Ikasketa prozesuan ikasleak ariketa laburrak egin beharko ditu kontzeptu zehatz bat edo beste ikaste aldera. Baina, azken azterketa, bilduma bat delako, ariketa handia izango da. Horregatik, komenigarria da azken azterketaren neurriko proiektu bat urratsez urrats ikasturtearen zehar garatzea.
Proiektua mintegiko (12+24 orduak) eskolekin lotuta dago, batez ere gelaz kanpoko 24 orduekin lotuta dago.
Proiektua bideratzeko Informatika ☆ 2022-23 | proiektua izeneko bloga erabiliko dugu, non 2021-22 ikasturteko azterketa baten gaineko ariketak erakusten diren. Liburutegi kasu bat aitzakiz hartuz, datuen multzoak prozesatzea izango da proiektuaren helburua.
Proiektuaren garapenaren urrats bakoitzean, ikasleak argi beharko du izan zer da dagoeneko dakiena eta zer ikasiko duen urrats horretan. Urrats bakoitzaren hasieran, adibidez, honelako informazioa jasoko du ikasleak:
ZER DAKIDAN: Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten. ZER IKASIKO DUDAN: ReadLn prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. |
Azkeneko laborategi egunean, maiatzaren 8an, proiektua gaitzat harturik ikasleak azterketa bat pasatu beharko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina