7. astea (2023/03/06) etxean egitekoa
Teoriako ikasgelan 6. astea | zenbaki bat asmatzen ariketa eta den 6. astea | letra bat asmatzen ariketaren azaldu genituen astelehenean:
- 6. astea | zenbaki bat asmatzen ariketaren ZenbakiaAsmatu_hasiera.pas iturburu-programa abiapuntutzat harturik eskatzen den programa bukatu (ikasgelan egin dugu)
- 6. astea | letra bat asmatzen ariketaren LetraAsmatu_hasiera.pas iturburu-programa abiapuntutzat harturik eskatzen den programa bukatu
Etxean birpasatu laborategian ikusi dugun 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) ariketa. Horretarako, bi programa hauek argi eduki:
- FaktorialaFuntzioa.pas programako funtzioa
- BerreturaFuntzioa.pas programako funtzioa
Taylor bitartez angelu txiki baten (1. koadrantekoa) kosinua kalkulatzen duen programa egina dagoenez, zuen lana litzateke 7. astea | Taylor azpiprogramaz (edozein angelurako) artikuluan eskatzen den ariketa programatzea.
Etxean birpasatu laborategian ikusi ditugun Azpiprogramak: Divide et Impera artikuluaren honako hauek:
- 1. Uneko parametroak eta parametro formalak
- 2. Sarrerako parametroak
- 3. Uneko parametro eta parametro formalen arteko bateragarritasuna
- 4. Irteerako parametroak
- 5. Aldagai orokorrak
- 6. Bertako aldagaiak
- 7. Funtzioak
- 8. Faktoriala kalkulatzen duen funtzio iteratiboa egin dugu (eta berredura kalkulatzen duena ere)
- 9. Errekurtsibitatea (ez)
- 10. Errekurtsibitateren adibidea (ezta ere)
Azpiprogramak erabat finkatzea da datorren asteko praktika saioaren helburua. Hori dela eta, hauxe da hurrengo autoebaluaziorako proposamena:
- 7. asteko autoebaluazioa: proiektuaren blogeko 15. Ariketa: azpiprogramak (III) artikuluan deskribatzen den programa (triangelu baten zirkunzentroa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina