4. astea (2023/02/13) mintegian egindakoa
- Ustekabean alarma hotsak entzun dira eta kalera atera behar izan dugu. Laborategira itzuli ondoren, zerrenda pasatu dugu eta hauek izan dira bertaratu ez direnak:
- Aguinagalde del Barrio, Unai
- Arana San Anton, Jon
- Saenz de Buruaga Echevarria, Maria
- Seijo Gabicagogeascoa, Haizea
- Talles Nanclares, Naia
- Etxerako bidalita dagoen menuaren ariketa hau egin dugu. Horretarako, 3. astea | CASE-OF aginduaren adibidea eta kontradibidea artikulua gogoratu eta CASE-OF egitura erabiliz CASE_MenuaZenbakiz.pas iturburu-programaren antzekoa idatzi dugu (hemen CASE_MenuaZenbakiz.exe programa exekutagarria), non menuaren hiru aukerak hauek diren:
- Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikulua begiratuz randomize prozedura, random funtzioa ikasi dutugu. Bide batez ln funtzioa eta exp funtzioa aipatu ditugu. Gauza bera arcsin eta arccos funtzioekin (bi hauek math unitatea behar dute)
- Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (I) artikulua begiratuz randomize prozedura eta random funtzioa praktikatzeko, dadoaren programa egin dugu. Ikusi ere : teklatuaren bitartez irakurri Ariketa__07-i.pas programa non dadoaren 3 jaurtiketa egiten diren eta iJaurtiketarenBalioa kalkulatuz case-of egitura baten bitartez azken emaitza erabakitzen den
- Proiektuaren blogeko Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (II) artikulua begiratuz randomize prozedura eta random funtzioa praktikatzeko Ariketa__07-ii.pas programa egin dugu
- FOR-TO-DO agindu errepikakorra erabiliz 4. astea | Errusiar Biderketaren Metodoa prestatzen ariketa azaldu dugu, zuek AUTOEBALUAZIO zeregin hau erantzun dezazuen
- Datorrren asteko kontrolean ariketa geometriko bat izan daitekeenez 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketa berriro ikusi dugu eta 3. astea | edozein triangeluaren azalera izeneko ariketa ikusitzat eman dugu
- rX zenbaki erreala izanik, eta iY zenbaki osoa izanik, jakingo zenuke rXiY berretura kalkulatzen? Etxerako lana da
- Eta iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurririk, jakingo zenuke liFaktoriala=iZbk! faktoriala kalkulatzen? Etxerako lana ere
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina