2023(e)ko otsailaren 12(a), igandea

4. astea | FOR-DO: Berreturen batukariak

Oinarria eta berretzailea kopuru osoak eta positiboak teklatuaren bitartez jaso ondoren, berretura kalkulatzen duen programa hau Berreketa.pas aztertu.



Aurreko programa aintzat harturik eta FOR-DO agindu errepikakorra ezagutzen duzula hurrengo bi ariketak egin.



TaylorPrestatzen3.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehazten duen balioa teklatuz irakurriz eta iZbk oinarria teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela. Ziurtatu ere iZbk kopuru osoa eta positiboa dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:



liBatukaria = iZbk0 + iZbk2 + iZbk4 + ... + iZbkiZenbat




Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen3.exe programa aztertu:








TaylorPrestatzen4.pas



Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz eta iZbk oinarria teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela. Ziurtatu ere iZbk kopuru osoa eta positiboa dela.



Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = iZbk0 - iZbk2 + iZbk4 - ... (+/-) iZbkiZenbat




Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen4.exe programa aztertu:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...