2023(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

6. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 6. astea (2023/02/27) laborategi/mintegian egindakoa






  • Zerrenda ez dugu pasatu. Baina eGela bitartez bidalitako lanen arabera, ez etorriak hauek izan dira:


    1. Naia Talles Nanclares

    2. Unai Aguinagalde del Barrio

    3. Jon Arana San Anton

    4. Maria Saenz de Buruaga Echevarria





  • Nahiz eta eskatzen diren programak horiek ez izan, 5. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa blog-artikulura joan eta bertan ematen diren hiru kodeak hartu. Algoritmoak ulertu, programak exekutatu eta emaitzak aztertu



    5. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa blog-artikuluko programetan oinarriturik, etxerako eskatzen diren programak:



    • ZenbakiSortaBatenMinimoa_1.pas minimoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, emaitza izango den iMinimoa hasieratu eta FOR batean iZenbat iterazio egin balio minimoa lortzeko

    • ZenbakiSortaBatenMinimoa_2.pas minimoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, FOR-etik kanpo emaitza izango den iMinimoa kalkulatu eta FOR batean iZenbat-1 iterazio egin balio minimoa lortzeko

    • LetraSortaBatenMaximoa.pas maximoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, emaitza izango den iMaximoa hasieratu eta FOR batean iZenbat iterazio egin balio maximoa lortzeko








  • 6. astea | Fibonacci zenbakiak ariketa planteatu eta egin dugu. Hiru bertsio:


    1. Fibonacciren hainbat zenbaki pantailan idatzi: iZenbat datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak FOR agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan FOR aginduaren iterazio bakoitzean

    2. Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen hiru zenbakiak WHILE agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan WHILE aginduaren iterazio bakoitzean

    3. Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak REPEAT agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan REPEAT aginduaren iterazio bakoitzean




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...