4. astea (2023/02/13) etxean egitekoa
Aste honen etxekolana, argi dago, hurrengo asteleheneko kontrola prestatzea da. Hori dela eta, proiektuaren Informatika ☆ 2022-23 | proiektua blogeko ariketa guztien soluzioak eskuragarri jarri ditut. Ondoko ariketak arretaz aztertu eta ikasi:
- Proiektua | 4. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (I) (ariketa hau emanda dagoen RadianPositiboak_GraduMinutuSegundo programa bezalakoa da)
- Proiektua | 5. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (II) (ariketa hau emanda dagoen RadianPositiboak_GraduMinutuSegundo programa bezalakoa da)
- Proiektua | 6. Ariketa: aukera anitzen arteko hautapena
- Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (klasean ikusitakoak soilik)
- Proiektua | 8. Ariketa: errepikapen kopuru ezaguna
3. astetik dakarzkigun ariketak hauek dira:
- 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketa mintegian hasi genuen eta jarraian aipatzen den hurrengo ariketaren oinarria da
- 3. astea | edozein triangeluaren azalera izeneko ariketaren entregatzea eskatu nizuen
- 3. astea | triangeluaren hirugarren erpina ariketa egitea erraza izango da, baldin eta aurrekoa ondo programatu bada (eskatzen zaizuen bakarra da enuntziatua irakurtzea eta algoritmoa ulertzea)
4. aste honi dagozkion berezko ariketak hauek dira:
- iZbk zenbaki osoa eta positiboa izanik, FOR-TO-DO bitartez liFaktoriala=iZbK! faktoriala kalkulatu
- rX zenbaki erreala izanik eta iY zenbaki osoa izanik, FOR-TO-DO bitartez rXiY berretura kalkulatu
- AUTOEBALUAZIOA: Errusiar Biderketaren Metodoa programatzen eGelako zeregina (programa hori bideratuta dago 4. astea | Errusiar Biderketaren Metodoa prestatzen artikuluan)
4. aste honen bi ariketa hauek ostiralean azalduko dira teoriako eskolan, zuek, une honetan, enuntziatua irakurri eta ulertu:
- 4. astea | FOR-DO: Faktorialen batukariak izeneko artikuluan ematen diren bi ariketak
- 4. astea | FOR-DO: Berreturen batukariak izeneko artikuluan ematen diren bi ariketak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina