Zero bertsioa
Angelu baten kosinua Taylor-ren arabera honela kalkula daiteke: Non x radianetan emanikiko angelua den. |
Programa bat idatzi kosinua kalkulatuko duena aurreko segidaren N batugai erabiliz. Batugaien N kopurua ez da ezaguna, batugaiak aintzat hartuko dira azken batugaiaren balio absolutua 0.00001 baino txikiagoa izan arte (doikuntza hori teklatuaren bitartez emango du programaren erabiltzaileak).
Kasu honetan, eta zero bertsioa delako, den-dena programa nagusian egingo duzue. Hurrengo bertsioetan azpiprogramak erabiliz programazioa hobetuko duzue. Hauxe izan daiteke programa horren irteera bat:
Algoritmoa:
- Erabiliko den rEpsilon prezisioa teklatuz irakurri
- Lehenego koadranteko rAng angelua graduetan, teklatuz irakurri
- Lehenego koadranteko rAng angelua radianetara igaro rX lortuz
- rX angeluari dagokion rKos kosinua lortu Taylor bitartez
- Taylor bitartez lortu den rKos emaitza eta cos(rX) balioa pantailan erakutsi eta bi balioak elkar alderatu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina