2023(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea



Baliabideak


Proiektuarekin lotutako hasierako informazioa hau da:









Bidea


Udaberriko oporraldira joan aurretik, apirilaren 10eko laborategi egunean, irakasleak proiektuaren enuntziatua azaldu zuen eta erabiliko diren unitateei dagozkien interfazeen deskribapenak egin zituen (baliabideak lau direnez datu_mota, biblioteka, erabiltzaile eta top10 unitateak azaldu ziren).



Ondoren, bide hau ireki zen:






Bideak hiru munarri ditu:



  1. Proiektuaren baliabideak unitate batean garaturik daude, apirilaren 10ean unitatearen funtzionamendua laborategian ikusi da. Zuen lana: etxeko ordenadorean unitate baten funtzionamendua frogatzea, bi adibide: itsas-bataila (i) eta itsas-bataila (ii)

  2. Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena, gehien jota apirilaren 22rako (astearterako) bete behar duzue Proiektua: hobekuntzak aitortu (2023) izeneko zereginari erantzunez

  3. Proiektua garatu, gehien jota maiatzaren 1erako (astelehenerako) bukatu beharko duzue eta bere entrega Proiektua amaiturik (2023) izeneko zereginaren bitartez egingo duzue



Goiko irudia begiratu, ikusten duzue bidea bukatzen den tontorraren ostean beste tontor bat agertzen dela? Ba bai, halaxe da, oraindik zerbait gehiago falta da, hau:


Hirugarren munarrian entregatu duzuen lanaren gaineko azterketa bat pasatu beharko duzue 15. asteko praktika egunean (maiatzaren 8an). Lantaldearen kide bakoitzak froga bera egin beharko du bakarka, ordenagailuaren aurrean garatutako proiektuaren gaineko ariketa bat izango da.






Entregak


Goiko irudian proiektuaren urratsak erakusten badira, hurrengo irudi honetan urrats bakoitzean zer entregatuko duzuen erakusten da:



  1. Proiektuari laguntzen dion unitate sorta: zuen etxeko ordenagailuan frogatu. Entregarik ez dago, baina arazorik baduzue tutoretza bat eska ezazue

  2. Proiektuari gehitu dizkiozuen hobekuntzen aitorpena: txosten bat idatzi bat

  3. Proiektua garatu: txosten bat idatzi bat eta programa bat (programa iruzkindu)

  4. Proiektuaren gaineko bakarkako froga: programa bat











Kalifikazioa


Guzti honetatik 1,0 + 0,5 = 1,5 puntu ateratzen dira:

















Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)


Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
  • azp1, 2023-05-9an
  • azp2, 2023-05-10ean
  • azp3, 2023-05-8an



     
     
    %66a










    1,0 puntu






    Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa).

    Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina.


      %33a


      0,5 puntu


      Irakasgaiaren ebaluazioa artikulutik hartutako taula


       

      iruzkinik ez:

      Argitaratu iruzkina

      15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

       15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...