Jakina denez Dev-Pascal konpiladoreak Windows sistemara eragileko ordenadoretarako balio du. Mac ordenadoreen sistema eragilea OS-X da eta ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, gomendatzen da Windows sistemaren birtualizazio bat egitea Mac ordenadorean.
Windows sistema birtualizatzeko bi elementu behar dira. Batetik, birtualizazio softwarea (VirtualBox adibidez). Eta bestetik, interesatzen zaigun sistema eragilea duen makina birtual bat, Windows sistema eragilea gure kasuan.
Gure Mac ordenadorea birtualizatzeko urratsak:
1.
Windows sistema birtualizatzeko bi elementu behar dira. Batetik, birtualizazio softwarea (VirtualBox adibidez). Eta bestetik, interesatzen zaigun sistema eragilea duen makina birtual bat, Windows sistema eragilea gure kasuan.
Gure Mac ordenadorea birtualizatzeko urratsak:
1.
VirtualBox orrira joan eta birtualizazio plataforma jeitsi, honi makina birtualaren player programa esaten zaio:
Makina birtualaren player programa Mac ordenadorean instalatu.
2.
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailaren orri Unibertsitateko EHUbox zerbitzura joan eta irisbide honi esker DISAXPVM - VirtualBox.zip makina birtuala jeitsi, zip fitxategi trinko hori nahiko handia da (1,1 Gb).
3.
Azken urratsa makina birtuala konfiguratzea da. Helburua ondoko irudian erakusten dugu, bertan makina birtuala abian ari da eta bi sistemak (Windows eta Mac) ikusten dira:
Pascal programak Windows sisteman garatu eta exekutatuko ditugu, baina gure programen fitxategiak Mac sisteman gordetzea nahi baldin badugu karpeta bat konfiguratuko dugu elkarbanatua izan dadin Mac eta Windows sistemetan. Honelaxe egiten da, bi bide daude.
Bat, aurreko irudian ikusten den karpeta itxurako ikonoan sakatu eta Shared Folders Settings... izeneko estekan klikatu. Bi, makina birtualen kudeatzailera joan eta Ezarpenak (1) ikonoan sakatu ondoren Elkarbanatutako Agiritegiak (2) ikonoan klikatu, jarraian erakusten den irudian bezala:
Bi bidetatik edozein aukeraturik ondoko leihoa irekiko zaigu, eta bertan gure Mac sisteman daukagun karpeta bat aukeratuko dugu, adibidean .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta hautatu izan da eta gero Windows sisteman karpeta horri dagokion Z sare-konexio berri bat sortu beharko dugu. Irudi honetan .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta nola hautatzen den ikusten da:
Windows sisteman sare-konexioa sortzen. Menua erabiliz Mi PC > Herramientas > Conectar a unidad de red ... aukera hautatu eta irekiko den lehio berrian aurreko .../Desktop/VirtualBoxKarpeta izeneko karpeta elkartu. Hona hemen irudi bi:
Emaitza ondoko irudian erakusten da, non karpeta biak parez-pare jarri diren: Windows sistemaren Z sare-konexioa ezkerrean eta Mac sistemaren VirtualBoxKarpeta eskuinean. Edukiontzi biren informazioa bera da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina