2022(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Mac sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Jakina denez Dev-Pascal konpiladoreak Windows sistemara eragileko ordenadoretarako balio du. Mac ordenadoreen sistema eragilea OS-X da eta ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, Mac ordenadoreen erabiltzaileei Geany ingurunea gomendatzen zaie.



Instalazioak hiru urrats ditu:


  1. xcode instalatu.

  2. fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu.

  3. Geany ingurunea instalatu.




1.



Lehenengo xcode instalatu behar da fpc konpiladorea eta OS-X sistema konpatibleak izan daitezan. Horretarako, terminala ireki (Aplicaciones > Utilidades > Terminal), eta honako hiru urrats hauek jarraitu behar dira:


1-A    xcode-select --install komandoa exekutatu.

1-B    “Install” aukeratu.

1-C    Instalazioa amaitzean terminala itxi.







2.



Behin xcode instalatuta dagoela, fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu ahalko da. Horretarako dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin








3.



fpc instalatuta dago, eta beraz gure ordenagailua gai da Pascal konpilatzeko, baina IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu programak editatu eta terminala erabili gabe konpilatu ahal izateko. Geany erabiliko dugu, baina mota horretako beste edozein ingurune erabil daiteke ere (adibidez

Lightweight edo Gladiator). Hona hemen Geany ingurunea deskargatzeko webgunea:









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...