2022(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Editatu > Konpilatu > Exekutatu

Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bat erakusten da:





programa idazteko editorea abian jarri eta .pas luzapena duen fitxategia lortu





 programa konpilatu eta .exe luzapena duen fitxategia lortu





 .exe luzapena duen fitxategia exekutatu








Adibidez: sinuaren kurba marraztu
Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten ariketaren enuntziatua ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...