2. astea (2023/01/30) laborategian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak: denak etorri dira
- 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko programa egina duzue, eta gaurkoan kontzeptu hauek birpasatu ditugu:
- Konstanteak eta aldagaiak
- Zatiketa erreala (/)
- Zenbaki errealen adierazpen zientifikoa
- 2. astea | triangelu berezi baten azalera izeneko programa egin dugu. Bide batez ondokoak ikusi ditugu:
- WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
- Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
- Zenbaki errealen formatua WriteLn(rAzalera:m:n);
- ABS funtzio estandarra erabil daiteke triangeluaren oinarria beti positiboa izan dadin
- Zatiketa erreala (/)
- 2. astea | kopuru handiegiak izeneko programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:
- WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
- Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
- Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);
- SQR funtzio estandarra: zenbaki bat onartzen duen funtzioa da, eta datua den zenbaki horri dagokion karratua itzultzen du
- Datu-moten mugak (INTEGER eta LONGINT)
- MAXINT konstantea eta MAXLONGINT konstantea
- 1. astea | segundoen kopuruak ariketa, 2. astea | kopuru handiegiak izeneko programa programa bezalakoa da. Eta biek antzekotasunak dituzte 1. astea | hiru zifrako zenbaki oso bat atzekoz aurrera izeneko programarekin
- 2. astea | kartesiar-polar izeneko programa egin dugu baina rAng emaitza radianetan emanik (aurrerago ikasiko dugu radianak gradu-minutu-segundo moduan nola pantailaratu). Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:
- Sqrt() funtzio estandarra
- ArcTan() funtzio estandarra
- Radianetan emandako angelu bat gradu-minutu-segundo moduan pantailan erakusteko, teoriako klasean aipatutako Trunc() eta Frac() funtzio estandarrak erabili beharko dituzue
HAU EGIN GABE GERATU DA
- 2. astea | zenbakia pantailaren erdian izeneko programa ez dugu egin baina aurrekoen bezalakoa da. Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira
- WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
- Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
- Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);
- Zatiketa osoa (DIV)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina