2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

14. ASTEA | etxerako lana

 14. astea (2023/04/27) etxean egitekoa | [P0B9I] laborategikoa ulertu ondoren






  • Funtsezkoena une honetan: datorren asteko kontrola prestatzea. Hori dela eta, hauek begiratu:


    • Proiektuan eskatzen dena (zure proiektua birpasa ezazu eta bermatu ondo kontrolatzen duzula)

    • 15. asteko kontrola prestatzeko, proiektuaren 9. aukerako adibide hau ikus eta ikas ezazu 2023koProiektua9AukerarenAdibidea.zip (9. aukerako azken ariketaren helburua fitxategi bat ordenatzea da, dagokion "LiburutegiaSailkatu" prozedura ez ikasi).

      Hona hemen proiektuaren 9. aukerako zereginak:


      1. Gehiketa: liburu berri bat fitxategiaren bukaeran gorde

      2. Txerketa: posizio jakin batean liburu bat txertatu (array laguntzailea), txertaketaren posizioa ezaguna teklatuz irakurtzen delako

      3. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (array laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako

      4. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (fitxategi laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako

      5. Fitxategi bat banatu: liburutegik abiatuta lortu "maileguan" fitxategia eta "mailegugabeak" fitxategia

      6. Bi fitxategi batu: "maileguan" eta "mailegugabeak" fitxategietatik abiatuta fitxategi berrantolatu bakarra lortu





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2023/05/08) laborategi/mintegian egindakoa 24 ikasleetatik 11 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute Hirugarren kont...